XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Anaia zaharra eta bere emazteak ere euskaltegian ikasi dute, eta eurekin euskaraz egiten dugu.

Eta Iñigok ere, anaiak, euskaraz hitz egiten du.

Berdin inguruko beste pertsona askorekin.

Gainera jendeak badaki zertan ari zaren, eta Irunen behintzat jendeak euskaraz hitz egiten du gurekin.

Gainera euskara kontutan pelma hutsak gara.

Dena den, zenbait euskaldun zaharrekin izan ditugu mobidak zuk ez dakizula..., gaizki egiten duzula....

Euskaldun berri batek laguntza handia behar du eta euskaldun zahar askok kontrakoa egiten du: barre egiten dizu.

Gure gaineko bizilagunak behin zera esaten zigun, zuek orain egin behar duzuena, fuego real baino ez da.

Gaizki egiten duzuela... egingo duzue hobeto.

Eta egia da.

Ataxi.- Zenbateraino behartu behar duzu zure burua euskaraz egiteko?

Fermin.- Askotan segun eta ze gairi buruz hitz egiteko bai.

Baina askotan beharrezkoa da egitea, militantziaz.

Orain, gero eta gehiago lehengo hitza ere euskaraz ateratzen zait.

Mozkorraldietan askotan erdaldunekin ere euskaraz hitz egiten dut.

Duela gutxi, pertsona batekin hitz egin eta hitz egin, eta bapatean nire lagun batek zera: Baina Fermin, horrek ez daki euskaraz baina.

Ataxi.- Hor bada beste dimentsio bat, barne pentsamenduarena...

Fermin.- Hori oso-oso zaila da.

Askotan ohartzen naiz erderaz ari naizela pentsatzen eta saiatzen naiz aldatzen baina oso zaila da.

Nik 24 urtez bizi izan dut dena erdaraz, eta horren zama gehiegizkoa da.

Helmuga bezala daukat hori.

Dena den, eremu horretan ere nabaritzen ditut aurrerakadak, asko pentsatzen dut eta batzutan harrapatu izan dut nere burua euskaraz pentsatzen, nahiz eta gutxitan izan.

Hitz egitean ere nabaria da, lehen itzuli egiten nuen eta orain ez.

Bada hizkuntza aldaketa kontu honetan oso traumatikoa den arazoa eta aipagarria iruditzen zaidana; alegia, betidanik egin duzu zure lagunminarekin erdaraz, eta bat batean aldatu egin behar duzula.

Nire aitarekin, esaterako, iaz hasi nintzen euskaraz egiten.

26 urte berarekin erdaraz eta bat batean euskaraz.

Traumatikoa da baina aldi berean harrotasuna ematen du.

Babel izeneko ETBko saioan euskaraz egin nuen, eta nere gurasoak harro eta harrituta geratu ziren; ezer ez jakitetik telebistan euskaraz egitera, pentsatzen dute eurek.

Konturatzen zara leku askotan euskaldun zaharrak izan arren beti erdaraz egin izan dela.

Orduan AEKn ikasitakoa jartzen dugu martxan egin eta egin erazi.

Bertako denda dexentetan lortu dugu gurekin euskaraz egitea.

Nire inguruan uste dut gero eta gehiago egiten dela.

Hemen Irunen euskara salbatuko da gazteriarengatik, guraso askok, erdaldunak izan arren, semea-alabak ikastolara sartzen dituzte eta.

Ataxi.- Orain bertsozale zabiltza, ikasteko asmotan, ezta?

Fermin.- Usurbilen apuntatu nintzen ikastaro batera.

Beste aurerapauso bat emateagatik egin nuen, baina gero ez dut denborarik izan.

Lehen euskaraz ez nekienez bertsolaritzak niretzat ez du erakargarritasunik izan orain gutxira arte, baina Egin Irratian hasi nintzenean, Igo bolumena saioarekin, nire saioa baino ordubete lehenago, Iñaxio Uxarraldek Bota puntua egiten zuen, oso modu atseginean gainera, eta nire saioa baino lehenxeago zenez, entzuten hasi eta konturatu nintzen ulertu egiten nuela.

Ez hori bakarrik, batzuetan sekulako barreak egin ere bai.

Berdintsu gertatu zitzaidan lehenago euskal kantekin.

Nik jakin banekizkien abestiak, Lepoan hartu eta horrelakoak, baina esanahiaz tutik ere ez nuen ulertzen.